La Pulga Cante FlamenKoaren IX. Lehiaketan 2008-XI-15

26.10.2010 03:46

Irabazlea aukeratu eta gero, festari amaiera emateko, emanaldi bat eskainiko digute epaimahaiko kide guztiek batera. Manuel Carpio Juanillorro eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" izango dira artista gonbidatuak.

 

Cante Flamenkoaren IX. Lehiaketa hurrengo larunbatean azaroak 15, 18:00tan, Antzoki Zaharrean izango da. Lehiaketa hau Gazteria eta Giza Eskubideak Zinegotzigoak eta Kamelamos Adiquerar Elkarteak antolatzen dute.


Cante Flamenkoaren Lehiaketa urtero egiten da eta arte eta kultura flamenkoak donostiarrei hurbiltzea du helburu. Kamelamos Adiquerar ijitoen elkarteak eta Gazteriako eta Giza Eskubideetako Atalak antolatzen dute.
Cartel de
Aurreko urteetan bezala, lehiaketak oso harrera ona izan du aurten ere. Araba, Bizkaia, Kantabria, Cadiz, Valladolid, Aranjuez, Huesca eta Errioxako cantaoreek parte hartu izan dute.
Bederatzigarren lehiaketa hau azaroaren 15ean izango da, larunbatarekin, arratsaldeko seietan, Antzoki Zaharrean. Hona hemen parte hartuko duten cantaorak:

Manuel Ropero Aguilar (Errioxa), Rafael Martínez Leiva (Kantabria) Esperanza Rodríguez Gómez (Cadiz), Raimundo Navarro Espinosa (Gasteiz) Santiago Borja Escudero (Valladolid) Juan Hernández Puertas (Aranjuez) Teresa Fernández Cortes (Bilbo) Raul Jiménez Jiménez (Huesca)

Arratsaldeko seietan, cantaoren emanaldia hasiko da. Gero, haietako hiru aukeratuko dira finalera pasatzeko. Iluntzeko zortzietan izango da hori, eta sariak ere banatuko dira.

Honako hauek izango dira epaimahaikideak: José Casado Cillero, mahaiburua eta flamenkologian aditua; Manuel Carpio, cantaora; Soledad Ruth, Dantza Flamenko Ijitoko irakaslea; Miguel Salado, gitarra-jolea, eta Paco Carrión, VII. lehiaketaren irabazlea.

 

informazio gehiago