ETXEA - EMANALDIAK - ARTIKULUAK - ARGAZKIAK - BIDEOAK
Askoa Etxebarrieta Lasheras, "La Pulga" eszenatokietan
La Pulga
BIO
Askoa Etxebarrieta
(Gasteiz, 1976ko apirilaren 6a)
Arabarra da Askoa Etxebarrieta Lasheras. Dantzan murgilduta bizi izan da txikitatik, aurrena balet klasikoa egin zuen eta ostean garaikideari ere heldu zion zenbait urtez. Gainera, solfeo ikasi zuen, eta 16 urte zituela bateria jotzen hasi zen. Urte batzuk igaro eta 2001ean, Gasteizko Zaramazulo lokal okupatuetan Rosa Lahoz irakasle zuen flamenko tailer batetan izena eman zuen, eta bertan konpasa, txaloak eta abar ikasi zituen. Flamenkoak harrapatuta, Andaluzia aldera abiatu eta ikastaro trinkoak egin zituen. Granada izan zuen harrera–etxe hasieran, baina hiru hilabetetik behin bueltatzen zen Gasteizera lan egin eta aurrera jarraitzeko dirua irabaztera; gero, beste lau urtez Sevillan bizi izan zen. Gaur egun dantza egitetik bizi da, emanaldiak eskainiz, baita irakasle lanak burutuz ere.
elkarrizketak
bulerías
alegrías
emanaldiak
La Pulga Cante FlamenKoaren IX. Lehiaketan 2008-XI-15
26.10.2010 03:46